Norteko Ferrokarrilla

  • Autor: Vários
  • Narrador: Vários
  • Editor: Podcast
  • Duración: 330:55:17
  • Mas informaciones

Informações:

Sinopsis

Zientzia eta teknikari buruz jakin beharreko guztia, Gillermo Roak aurkeztuta, Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean. Azken asmakizunak, ikerkuntza, ikertzaileak... Zientziaren inguruan zer ari den mugitzen jakin nahi? Ostiraletan 22:00etan, eta igandeetan bazkalostean.

Episodios

  • Olio-pinturaren kimika

    21/04/2023 Duración: 58min

    Oskar Gonzalez EHUko irakasleak olio-pinturaren kimikaz hitz egin digu....

  • Pozoiak: Nikotina

    14/04/2023 Duración: 56min

    Pozoiaz hitz egitera etortzen da tarteka Mentxu Aiertza. Oraingoan, nikotina....

  • Txanponak eta zientzia

    07/04/2023 Duración: 52min

    Txanponei buruzko saio berezia egin dugu: mateterialak, balioa, historia, anekdotak eta abar. Esate baterako, azaldu dugu euro bateko txanponak urrezkoak balira, zergatik ez liratekeen erabilgarriak izango. Eta zergatik eskatu duten hainbat herrialdeek euro bateko billeteak egiteko. Eta 500 lirako txanponen istorio xelebrea, nabigazioaren zientziari lotua. Txanponak eta zientzia. ...

  • Adimen artifizialeko difusio ereduak irudiak sortzeko

    31/03/2023 Duración: 55min

    Gorka Azkune (EHU, IXA taldea) izan dugu, eta adimen artifizialak irudiak sortzeko dituen difusio ereduez aritu da. Dall e 2 sistemaren azpian dagoen teknologia....

  • Kriptografiaren alde matematikoa eta ''Botanika emakume ilustratzaileak''

    24/03/2023 Duración: 57min

    Bi gai izan ditugu. Batetik, kriptografiaren alde matematikoa EHUko Eli Alberdirekin. Bestetik "Botanika emakume ilustratzaileak" erakusketaren inaugurazioan izan gara komisarioekin eta egile batzuekin. ...

  • Kuantikari buruzko galdera filosofikoa

    17/03/2023 Duración: 57min

    Txoni Matxain (EHU-DIPC) izan dugu. Kuantikak mundu mikroskopikoa gobernatzen badu, zergatik ez dugu begi bistan ikusten? Galdera filosofikoa!!!!!...

  • Telebistarako azpitituluak adimen artifiziala erabiliz

    10/03/2023 Duración: 55min

    Maddi Mochales (Hamaika telebista), eta Igor Leturia (Orai), telebistarako martxan jarri duten azpitituluen sistema automatikoa adimen artifizialaren bitartez....

  • Psikofarmakoak gazteetan, 'Elhuyar' aldizkariaren martxoko gai nagusia, Ana

    03/03/2023 Duración: 57min

    Ana Galarraga izan dugu, Elhuyar aldizkariaren ko-zuzendaria. Aldizkariaren martxoko zenbakia argitaratu da; gai nagusia aurkeztuko digu, psikofarmakoak gazteetan....

  • Bilaketa matematikoaren istorioak

    17/02/2023 Duración: 53min

    Problema baten soluzioa eskuratzea zaila denean, edo soluziorik gabeko problema bat denean, matematikariek hurbilketak erabiltzen dituzte. Trikimailu teknikoak. EHUko Eli Alberdi matematikariak horri buruz hitz egin digu, eta kontatu digu haren ikasleekin egindako proiektu bitxi bat, soluzio baten bilaketa aukerak izugarri mugatzeko. ...

  • Emakumeak Zientzian

    10/02/2023 Duración: 56min

    Otsailaren 11n Emakume Zientzialarien Eguna da, eta mahai-ingurua egin dugu EHUko Kristina Zuza fisikariarekin eta Eli Alberdi matematikariarekin eta Kardala institutuko Nadia Conlledo biologoarekin. Gainera, Veronica Gonzalez Espainiako Optika Elkartearen Emakumeen arloaren presientearen hitzak ere izan ditugu....

  • 3D inprimagailuez

    03/02/2023 Duración: 52min

    Dorleta Jimenez De Aberasturi eta Uxue Aizarna, CICbiomaGUNE, 3D inprimagailuez sortutako arteria funtzionalak. ...

  • Proteinen egituren diseinua eta antibiotikoekiko erresistentzia

    27/01/2023 Duración: 55min

    Lide Arana EHUko irakasle eta ikertzailearekin aritu gara proteinen egituren diseinuaz eta antibiotikoekiko erresistentziaz....

  • Industria adimenduna

    20/01/2023 Duración: 54min

    Jon Kepa Gerrikagoitia (BRTA) eta Eneko Ugalde (Tekniker) aritu zaizkigu industria adimendunari buruz hitz egiten....

  • Beiraren koloreak eta kroketaren zientzia

    13/01/2023 Duración: 52min

    Oskar Gonzalez EHUko kimikariak beiraren koloreez hitz egin digu. Gainera, kroketaren zientziaz ere aritu gara. Kimika sofistikatua eta historia konplexua dituen eguneroko jakia da. Aralar tabernako kroketagile gorena, Arantxa Tolosa izan da gurekin. ...

  • Lemniskata

    06/01/2023 Duración: 54min

    Urtarrilean, urtero izaten da matematikarako tartea Lemniskata taldean. Jose Luis Etxezarreta Lemniskatako arduraduna gurekin izan da aurtengo hitzaldi zikloa aurkezteko. Raul Ibañez, Luz Roncal, Irantzu Barrio eta Carlos Gorria izango dira haiekin....

  • Txatbotak

    30/12/2022 Duración: 53min

    EHUko Gorka Azkune aritu zaigu txatbotez. Adimen artifiziala, solasaldiak makina batekin izateko. Nola simulatzen duten pertsona baten elkarrizketa, alegia....

  • Pozoiak: akonitina

    23/12/2022 Duración: 54min

    Pozoiak bueltan dira gurean. Agatha Christie eta Mentxu Aiertza etorri zaizkigu irratira. Eta akonitina pixka bat ekarri digute. Hura eleberri batean, 4.50 from Paddington. Eta hau, irratirako saio baten proposamenarekin. Biak konbinatuta, istorio pila bat izango ditugu gaurkoan....

  • Onintze Salazar

    16/12/2022 Duración: 56min

    Onintze Salazar Euskal,eteko meteorologoarekin bere ibilbide profesionalaz hitz egin dugu....

  • Exoplanetez

    09/12/2022 Duración: 52min

    Itziar Garate EHUko astronomoak Gliese 486 izarrari eta bereplaneta bati euskal izena jartzearen aitzakia dela eta, exoplanetei buruz hitz egingo dugu....

página 5 de 5